25 abr 2014


Txostena

Lehen egunean, ipuina bilatzera joan ginen txikien gelara. Bi klase pasatu eta gero, ipuina aurkitu genuen (Gure ipuina loti ederra zen). Gero, gure klasera joan ginen eta irakurtzen hasi ginen. Hiztegi txiki bat egin genuen eta gero, gidoia idazten hasi ginen hiztegiaren laguntzarekin. Bukatu eta gero, erabaki genuen nor izan behar ziren istorioaren pertsonaiak eta erabaki  genuen bakoitzak zer ikasi behar zuen.
Bigarren egunean , Juliari esan genion dena egina genuela eta esan zigun txontxongiloak egiteko. Denek etxean egin genituen txontxongiloak eta gelan ikasi genituen gure esaldiak, eta mahiarekin antzerki txiki egin genuen eta txostena idazten hasi ginen klasean.
Hirugarren egunean, antzokia klasera eraman genuen eta antzerkia egin genuen. Bi taldek antzerkia egin zuten eta oso ongi egin zuten ordu osoa antzerkiarekin pasatu genuen.
Laugarren egunean, esaldiak  ikasita genituen eta guk antzerkia egin genuen eta irakasleak nota jarri egin zuen eta Juliari txontxongiloak eman genizkion.
Bosgarren egunean, antzerkia egin genuen eta gero txontxongiloak  txikiei eman genizkien.


Iván, Yamiley, Samuel, Patxi eta Amaia

18 abr 2014

 LANBIDE:

 

Peiok bere lanean ordu asko  pasatzen ditu leku batetik bestera eta oinez joaten da beti. Batzuetan etxe batera, besteetan beste etxe batera. Gutunak eta pakete txikiak eramaten ditu.

15 abr 2014

lanbidea

Pertsona horrek osasun-zentro batean lan egiten du. Osasun-zentroan umeen zauriak  sendatzen ditu eta gurasoei kontseiluak ematen dizkie. Mantal bat eramaten du eta goizean edo arratsaldean lan egiten du



Lanbidea

Kalitate  saileko arduraduna

Etxegintzan egiten du lan. 6:30etan jaikitzen duaeta 7:45etan sartzen da bere lanean. Bere lana ez da berdina, batzuetan, bulegoan lan egiten du edo salerosketan bezerorekin... Bere lanak alde ona eta txarrak dauzka. Alde ona bezeroren poza ikusten dela. Alde txarra ez daukala jolasteko denborarik bere semeekin lan egiteko.

8 abr 2014

Lanbide



Postaria:

Xabik bere lanean ordu asko ibiltzen pasatzen ditu. Batetik bestera ibiltzen da beti. Batzuetan etxe batera, besteetan beste etxe batera. Gutunak eraman eta ekarri egiten ditu. Beti orgarekin joaten da .

Lanbidea

LANBIDEA

Pertsona horrek ordu asko eserita pasatzen ditu.
Jende asko ezagutzen du eta lekuak ere bai.
Pertsona horrek ordu asko pasatzen ditu errepidean.