25 abr 2014


Txostena

Lehen egunean, ipuina bilatzera joan ginen txikien gelara. Bi klase pasatu eta gero, ipuina aurkitu genuen (Gure ipuina loti ederra zen). Gero, gure klasera joan ginen eta irakurtzen hasi ginen. Hiztegi txiki bat egin genuen eta gero, gidoia idazten hasi ginen hiztegiaren laguntzarekin. Bukatu eta gero, erabaki genuen nor izan behar ziren istorioaren pertsonaiak eta erabaki  genuen bakoitzak zer ikasi behar zuen.
Bigarren egunean , Juliari esan genion dena egina genuela eta esan zigun txontxongiloak egiteko. Denek etxean egin genituen txontxongiloak eta gelan ikasi genituen gure esaldiak, eta mahiarekin antzerki txiki egin genuen eta txostena idazten hasi ginen klasean.
Hirugarren egunean, antzokia klasera eraman genuen eta antzerkia egin genuen. Bi taldek antzerkia egin zuten eta oso ongi egin zuten ordu osoa antzerkiarekin pasatu genuen.
Laugarren egunean, esaldiak  ikasita genituen eta guk antzerkia egin genuen eta irakasleak nota jarri egin zuen eta Juliari txontxongiloak eman genizkion.
Bosgarren egunean, antzerkia egin genuen eta gero txontxongiloak  txikiei eman genizkien.


Iván, Yamiley, Samuel, Patxi eta Amaia

No hay comentarios:

Publicar un comentario